Nor gara

[Kaixo! Mila esker web orri hau begiratzeagatik! Sekzio honetan aldaketak egiten ari gara]

solasean ESPACIO SEXOLÓGICO/ GUNE SEXOLOGIKOA Iruñeko bost sexologok sortutako proiektua da. Geure eskuartzeak Sexu Hezkuntzako ekintzak aurrera eramatea du xedea, Sexologia Sustantiboaren oinarriak kontutan hartuz. Zientzia honek gizon eta emakume bakoitza, gizon eta emakume izateagatik, nola antolatu, bizi, adierazi, harremanetan jarri eta haien arteko proiektu eta zailtasunak nola kudeatzen dituzten ikastea du helburu.

solasean ESPACIO SEXOLÓGICO/ GUNE SEXOLOGIKOA osatzen dute:



Maite Ziganda San Martín

Sexologia Masterra. InCiSex- Alcalá de Henares Unibertsitatea. Madrid. 2007-2009

Sexologia Aurreratua Ikastaroa. InCiSex. Madrid2009-2010
 
Gizarte Lanean Diplomaduna. NUP. 1998-2001

2000. urtetik aurrera, Hegoak Elkartean lan egiten du, eta 2007. urtetik 2013. urte bitartean elkartearen koordinatzailea da.

3000 ordu inguru eman ditu prestakuntza ikastaroetan, hala gazte, familia eta profesionalei, nola Heziketa eta Giza-Osasunaren arloko bitartekariei.

Halaber, aholkularitza sesio asko aurrera eraman ditu familiekin, hezkuntza zentroekin eta gizarte zerbitzuetako profesionalekin.

Artikulu desberdinak argitaratu ditu, ehunka hitzaldi eman ditu eta jardunaldi eta batzarretan parte hartu du.

Sexualitate eta gazteriari zuzenduta dagoen Con Mucho Gusto-Gozamenez programan parte hartu du.


Sonia Méndez Garatea


Sexologia Masterra. InCiSex [1] - Alcalá de Henares Unibertsitatean. Madrid 2007-2009
Sexologia Aurreratua Ikastaroa. InCiSex. Madrid 2007-2009

Soziologian Lizentziatua. NUP. 2004-2007

Gizarte Lanean Diplomaduna. NUP. 2001-2004

2007-2008 ikasturteetan, Nafarroako Munduko Medikuan lan egiten du, hitzaldi informatiboak ematen prostituzioa gauzatzen duten prostituzioan aritzen diren emakumeei.

2008 eta 2011urte artean, Nafarroako Gazte Kontseiluan lan egiten du droga eta sexualitate programen teknikari gisa, proiektuak eta memoriak egiten, nerabe eta gazteei formakuntza ematen, profesionalentzako formakuntza kudeatzen, Con Mucho Gusto-Gozamenez programan parte hartzen, jardunaldietan eta biltzarretan parte hartzen,...

2011 eta 2012n Sexu Hezkuntzan teknikaria da Nafarroako Gazteriaren Institutuan Sexu Hezkuntza arloan, gazteekin lan egiten duten profesionalei formakuntza sesioak ematen, beste profesionalekin formakuntza kudeatzen, Nafarroako Gobernuko Sexu Hezkuntza Batzordean parte hartzen Osasun, Hezkuntza eta Berdintasuna Saileko beste profesionalekin batera, Sexualitateari buruzko edukiak dituen Web orria garatzen,...
800 ordu inguru eman ditu emakumeei, nerabeei eta gazteei, zein profesionalei formakuntza ematen.


Angela Kanpo Lunbreras

Sexologia Masterra. InCiSex- Alcalá de Henares Unibertsitatean. Madrid 2006-2008
Sexologia Aurreratua Ikastaroa. InCiSex. Madrid 2009-2010

Irakasletzan Diplomaduna. NUP. 2002-2005

2005 eta 2008 urte artean, lan egiten du eta elkarlanean aritzen da haur eta gazteriaren gaitasunak garatzen dituzten proiektuetan.

2008 eta 2010 urte artean, Nafarroako Gazte Kontseiluan lan egiten du sexualitate programan, teknikari gisa, proiektuak eta memoriak egiten, nerabe eta gazteei formakuntza ematen, profesionalentzako formakuntza kudeatzen, Con Mucho Gusto-Gozamenez programan parte hartzen, jardunaldietan eta biltzarretan parte hartzen,...


2010 urtetik hona, Lehen Hezkuntzako tutorea da, beraz mutil eta neskekin eta bere familiekin lan egitean aditua.




[1] Jaio zenetik 1975, Sexologia Institutua (in.ci.sex) goi mailako Sexologia formakuntzan, dokumentazioan eta ikerkuntzan erreferentziazko zentroa izatea izan du helburu. Horretarako, irakasleak, liburutegia, ikerketak, argitaratzeak eta programen azpiegiturak eratzen joan da.
Bere euskarri teorikoa Sexologia Sustantiboaren jarraipena eta sustapena da, jakintza alor artekoa eta antolaketa artikulatu lehentasunezko garapen-eremua eta erdi ezagutza gisa.
1993 urtetik aurrera, programak aurrera eramaten dira Alcalá Unibertsitateko hitzarmenarekin. www.incisex.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario