Zer
da
Hezkuntza honek mutilak eta neskak, gizonak
eta emakumeak, emakumeak eta gizonak, nola egiten dira diren gizon eta
emakume, nola bizi izaten diren eta adierazi izateagatik, eta nola antolatzen
dituzten beren proiektuak eta bere zailtasunak.
Eguneroko adibideak
jartzeagatik...:
- Gurasoek galdetzen diote beren buruari…: 15 urteko alabari eman beharko genioke antisorgailurik?; Nire alabak esaten du bere lagunik hoberena gustuko duela, nola esku hartu dezaket?
- Gaztetxe bateko irakasle batek eta hezitzaile batek eztabaidatzen dute…: Nola solastu sexualitateari buruz, ezintasunen bat duten neska-mutilekin? Zer egin azentua jartzen dioten mutilarengananzko iseka “itxuratien” aurrean?
- Neska talde batek hausnartzen du…: Gustuko ditut kotxeak eta motorrak, normala izango naiz?; Ia ez ditut bularrik, gustatuko natzaio nik gustuko dudanari?; “Erlazioak” izateko gogoak izan behar dira?
- Mutil talde batek zalantzan jartzen du: eta nire zakila tamaina normala ez badu?; Neskak eta mutilak gustuko izaten ahal ditut? Zer egin behar da neska bati gustatzeko?
Nola ematen da
Taldeen beharrei egokituz teoria eta praktika
tartekatuz, banakako eta taldeko aktibitateen bitartez, jolasak, bideoak,
kasuen ebazpenen bitartez...
Galdera berrien bila animatuz, bakoitzaren hausnarketa
eraikitzeko.
Non ematen dira
Solasean hezkuntza emango den lekura joaten da
(formakuntza zentroa, eskola, institutua, lokala, etxabea,...). Ahal den heinean,
garraio publikoa erabiliko dugu edo txirrindula, jasangarritasunarengatik apustua
eginez eta garraioen gastuak murriztuz.
Noiz ematen dira
Solasean ematen duen hezkuntza goizez eta
arratsaldez izan daitezke, eta larunbatetan goizetan ere bai. Gure aukera egokitzea da helburua.
Gure egutegiak sinkroniza ditzagun!
Zenbat kostatzen du
Solasean proiektuak egiten dituen pertsonari
egokituta, zeinetan deskontuak egiten baitira ordu kopuruaren arabera.
Esan zer bilatzen ari zaren eta 48 orduko epe
barruan, proiektua eta aurrekontua bidaliko
dizugu konpromisorik gabe (guk lagundu ezin badizugu, agian laguntzen ahal
dizugu egiten ahal duen beste batek gomendatzen)
Horretarako, deitu edo
e-mail bat bidali:
607 310 462
solaseansexologia@gmail.com
solaseansexologia@gmail.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario